Euskararen Eguna

Euskal sortzaileen lana ikastetxera eraman nahi dute Oionen

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2019ko aza. 26a, 13:42

Bideo-klipa prestatu dute Oiongo Ramiro de Maeztu ikastetxekoek, abenduaren 13an egingo duten I. Liburu Azokara euskal sortzaileak erakartzeko.

Handitzen handitzen Oiongo Ramiro de Maeztu ikastetxeak 2018-2019ko ikasturtean aurrera eraman duen proiektua da; eta 2019-2020 ikasturtean, bigarren urratsa egiten ari dira Handitan zer? egitasmoarekin. Horren harira, euskal idazleen eta sortzaileen lana ikasleei gerturatzeko lana egin dute urteko lehen hiruhilekoan.  Abenduaren 13an, amaiera gisa, I. Liburu Azoka egingo dute ikastetxean, eta horretan musikariak, idazleak eta sortzaileak biltzeko saiakera egiten ari dira. 

Dagoeneko azokan izango direla ziurtatu dute ETS taldeko Iñigo Etxe, eta Andoni Bonafau musikariek, eta aste honetan izan dute Edurne Maiona idazlearen bisita ikastetxean. Toti Martinez de Lezearekin eta Joxe Mari Iturralderekin ere harremanetan dira, azokara gonbidatzeko. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago