Ardo zurien esportazioek gora egin dute, eta behera ardo beltzarenak

Erredakzioa 2019ko ira. 16a, 10:22

Mahats zuriaren bilketa hilabetearen amaieran hasiko da. PHOT.OK

Kanada, AEB, Irlanda eta Erresuma Batuko merkatuetan bilakaera ona izan du Arabako Errioxako zuriak.

Arabako Errioxako ardo zurien esportazioek gora egin dute bolumenean (%5) zein prezioan (%9), 2019ko lehen seihilekoan. Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapenerako eta Azpiegituretarako sailburu Arantza Tapiak eman ditu datuak Mañuetako Mahats Bilketaren Jaian: "bereziki ona izan da ardo horien bilakaera Kanada, AEB, Irlanda eta Erresuma Batuko merkatuetan, nahiz eta brexit-aren inguruko zalantzak izan".

Ardo gorrien eta beltzen salmentek, aldiz, behera egin dute –58 milioi euro eta 9,5 milioi litro saldu dira–, baina kanpo merkatuetan prezioak %3,4 egin du gora.

Tapiak gogoratu duenez, Arabako Errioxako ardo zuriak zein beltza eta gorriak batez beste Espainiako estatukoak baino garestiagoak dira; beltzetan eta gorrietan aldea handiagoa da (3,79 euro litroko Espainiakoak, 6,09 Arabako Errioxakoak), zurietan (3,08 euro Estatukoak, 3,36 Arabako Errioxakoak).

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago