Matrikulazioa errazteko bilerak antolatu ditu Ikak

Erredakzioa 2019ko ira. 9a, 16:24

Besteak beste, Euskaraldian parte hartu du Ika euskaltegiak Arabako Errioxan. ALEA

Ikasturtea urriaren 1ean hasiko da Arabako Errioxan.

Ikasturte honetarako matrikulazioa zabaldu du Arabako Errioxako Ika euskaltegiak, eta informazioa behar bezala zabaltzeko eta ikasleen zalantza guztiak argitzeko bilerak deitu ditu herri guztietan. Bilera horietan zenbait kontu aztertuko dira: zenbat ikaslegai dauden, zein maila egin behar duen bakoitzak eta taldea osatzeko ordutegirik egokiena zein izango den. Iraileko azken astean, matrikulazioa amaituta, euskaltegiak ikaslegai guztiei banan-banan deituko die maila bakoitzeko taldeak zein herritan eta zein ordutan sortu diren esateko.

Bilera horietara etortzerik ez duen jendeak Oiongo Diputazio kaleko 32.ean dagoen euskaltegira jo dezake edo telefonoz deitu 945-60 10 87 telefonora, goizez 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara.

Ikasturtea urriaren 1ean hasiko da eta ekainaren 25ean amaitu. Eskolak bi ordukoak izan ohi dira; gehienetan astean zortzi ordukoak baina laukoak eta bikoak ere izaten dira. Aurrez aurreko eskoletara etorri ezin direnentzako etxetik internet bidez ikasteko sistema bat ere eskaintzen du euskaltegiak tutoretzez osatuta.

Klasetik kanpo euskara lantzeko xedearekin urtean zehar kultura ekitaldi dezente antolatu ohi du euskaltegiak (txangoak, antzerkiak, hitzaldiak, afariak…), eta, noski, Mintzalagun, Euskaraldia eta antzeko ekitaldi guztietan parte hartzen du.  Aurten goiz asko hasi da Arabako Errioxako euskaltegia delako ekintzekin: irailaren 13an 22:00etan Miren Narbaiza izango da Mice diskoa aurkezten, Vianako (Nafarroa) Kultura Etxean.

Hona hemen matrikulazio-bileren egutegia:

EGUNA

HERRIA

TOKIA

ORDUA

10

Bastida

Kultur etxea

09:30

10

Bastida

Kultur etxea

19:30

12

Oion

Hegoalde aretoa

09:00

12

Oion

Euskaltegia

19:30

16

Guardia

Euskaltegia

19:30

16

Lantziego

Gizarte etxea

09:30

16

Lantziego

Gizarte etxea

19:30

18

Lapuebla

Ikastola

09:30

18

Lapuebla

Ikastola

20:00

18

Eltziego

Irakasleen etxea

09:30

18

Eltziego

Irakasleen etxea

19:00

19

Samaniego

Ikastola

19:00

19

Villabuena

Kultur aretoa

20:15

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago