Bigantxa bat sartu da Guardiako taberna batean

Erredakzioa 2019ko eka. 26a, 10:40

Asteartean herriko jaietako entzierroan gertatu zen; berehala lortu zuten animalia tabernatik ateratzea.

Ez da lehenbiziko aldia Guardiako bigantxak markatutako ibilbidetik ateratzen direla. 2015. urtean banketxe batean sartu zen animalia bat, eta astearte honetan herriko taberna batean sartu da bigantxa bat. La Rioja egunkariak jaso duenez eta sare sozialetan zabaltzen ari den bideoan ikusi daitekenez, buelta txiki bat eman ondoren, berehala atera da bigantxa.

San Joan eta San Pedro jaiak ospatzen ari dira egun hauetan Guardian.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide