Plazara aterako dute ardoa Bastidan

Erredakzioa 2019ko eka. 7a, 12:24
Aitor Buendia kazetariak emango dio hasiera jaiari, 12:30ean. /Berberana

Zortzi upategik kalera aterako dute eskaintza 'Upategiak kalez kale' jaian; igandean izango da, 12:30etik aurrera.

Bertako upategiak eta ardoak hobeto ezagutzera emateko helburuarekin, plazara aterako dira igandean. "Upategiak, kalez kale" izeneko egitasmoarekin, herritarrengana gerturatuko dira Bastidako zortzi upategi, eta euren ardoak dastatu ahal izango dira herriko hainbat plazatan. 

Aitor Buendia kazetari gastronomikoaren pregoiak emango dio jaiari hasiera, 12:30ean, eta orduan irekiko dituzte zortzi saltokiak. Sei euroan, kopa bat eskuratu ahal izango da eta upategi desberdinen artean aukeratu: Tierra, Remelluri, Mitarte, Solaguen, Marques de Carrion, Torres, Gones eta Aimarez artean.

Upategien txokoekin batera, ez da faltako jaia girotuko duen musikarik egun guztian zehar.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide