2019/05/21 16:00
IKASTAROA
Kuadrillako Euskara Zerbitzuak begirale, hezitzaile eta dinamizatzaileei zuzendutako formazio saioa antolatu du.
Ikastaro hau eskola orduz kanpoko jardueretan haurrekin lan egiten duten hezitzaileentzat zuzendutakoa da bereziki. Besteak beste: kirol jardueretakoak, antzerkia moduko jardueretakoak, eskoletan eguerdietan patio orduetako dinamizatzaileak, edota hizkuntza-errefortzu saioetakoak. Hau da: haurrei zuzendutako jarduerak eta izaera aktiboa dutenak dinamizatzen dituztenentzat.
Informazio gehiago: Euskara Maite Dut - Begirale eta dinamizatzaile euskaldunentzako formazioa
Izena emateko: maiatzaren 17a baino lehen, claguardia.euskara@ayto.araba.eus helbidean.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.