Kulturen V. Astea ospatu du Lantziegoko ikastola publikoak otsailaren 11tik 17ra bitartean. Antolatu dituzten jardueren artean, En Tol Sarmiento taldeak idatzi, prestatu eta abestutako Ereinez gero elkartasuna abestiaren bideoklipa egin dute. Bideo horretan, ikastolako ikasleek, irakasleek eta gurasoek parte hartu dute. Lantziegoko ikastolan Arabako Errioxako zenbait herritako ikasleak daude, hala nola Lantziego, Elvillar, Kripan eta Campillar herrikoak.