Gizon bat hil da Guardian, auto batek harrapatuta

Erredakzioa 2019ko ots. 11a, 09:48
Guardian, A-124 errepidean, jazo da istripua. PHOT.OK

Igandean 19:20ean jazo zen ezbeharra, A-124 errepidean, Guardia parean.

Gasteizko gizonezko bat hil da Guardian, auto batek harrapatu ondoren. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailak azaldu duenez, igandean gertatu zen istripua, 19:20ean, A-124 errepidean Guardia parean. Anbulantzia bat bertara gerturatu zen eta osasun-langileak gizona suspertzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu, eta bertan hil zen. Guardiako alkate Pedro Leonek azaldu duenez, hildako gizonezkoak etxea zuen herrian, eta oso ezaguna zen.

Guardia eta Logroño lotzen duen A-124 errepideak herrigunea inguratzen du; alde batetik bestera gurutzatzeko hainbat zebra-bide baldin badago ere, autoek abiadura handia hartzen dute zati batzuetan. Hain zuen, albiste agentziek aipatu dutenez, hildako gizona A-124 errepidea gurutzatzen ari zen herrigunera doan igogailua hartzeko, autoak harrapatu duenean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide