Egun osoko egitarau oparoa prestatu dute larunbatean Lapuebla de Labarcan izango den Uztaberri egunarekin lotuta. Upategiek ateak irekiko dituzte urteko lehen muztioak eskaintzeko. Joseba Argiñano gozogile eta sukaldariak egingo ditu pregoilari lanak.
Horra hor egitaraua:
- 11:00. Pregoia, Plano enparantzan.
- 11:30. Tren turistikoa.
- 11:30. Txokoen hasiera: xaboia, ezti-ura, olibak, erroskillak...
- 11:30. Umeentzako parkea, pilotalekuan.
- 11:30. Ardo eta olio dastatzeak. Assa ikastolako karpan.
- 12:00. Bolo txapelketa.
- 12:00. Ardoaz disfrutatu upategi bakoitzaren postuan.
- 12:30. Elektrotxaranga ibilbidetik zehar.
- 13:00. Upategira 1. bisita.
- 14:00. Upategira 2. bisita.
- 14:30. Herri bazkaria. Assa ikastolako karpan.
- 17:00. Diskoteka mugikorra. Plano enparantzan.