Hilda aurkitu dute Urizaharran galdutako gaztea

Erredakzioa 2018ko abenduaren 28a

Bastidakoa zen 37 urteko gaztea. /Alea

Joan den astelehen arratsaldean desagertu zen Bastidako 37 urteko laguna. 

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, hilik aurkitu dute Goizalde Martinez, abenduaren 24an desagertu zen gaztea. Bastidako bizilaguna zen, 37 urtekoa.

Desagerketaren salaketa jarri zuten atzo, eta ordu batzuk beranduago bere furgoneta eta mugikorra agertu ziren Urizaharran. Gorputza gaur goizean topatu dute.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago