Hamabost nekazaritza-pabiloi kiskali ditu sute batek

Erredakzioa 2018ko aza. 16a, 10:21

Samaniegoko El Portillon jazo da sutea. ARABAKO SUHILTZAILEAK

Goizaldean piztu da sutea. Ez da inor zauritu.

Samaniegoko industrialdean hamabost nekazaritza-pabiloi kiskali ditu goizaldean piztu den sute batek. Arabako eta Errioxako suhiltzaileak lanean daude bertan. Aditzera eman dutenez, ez da inor zauritu.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailaren arabera, goizaldeko laurak aldera piztu da sutea El Portillo izeneko toki batean, eta hortik zabaldu da gainerako pabiloietara. Oraindik ez dute argitu sutea nola piztu den.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago