Ekaitzek Arabako Errioxa astindu dute berriro ere

Erredakzioa 2018ko ira. 18a, 09:46
Nuevecuatrouno.com

Eltziegon, esaterako, 62 litro jaso zituzten atzo arratsaldean.

Datu esanguratsuak utzi zituen atzo arratsaldean Arabako Errioxan izandako ekaitzak: Eltziegon 62 litro bota zituen ordu laurden eskasean; 45, Lapueblan; eta 40, Guardian.

Euri jasak eragina izan zuen laster mahastietan eta baita eskualdeko errepideetan ere. Lapuebla eta Assa arteko errepidea urak hartu zuen, eta baita Mañueta eta Eltziego lotzen dituena ere.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide