28 gazte ebakuatu dituzte Herreran, ekaitzak harrapatu ostean

Mirian Biteri 2018ko uzt. 19a, 09:03

Onik atera da Leongo skaut taldea.

Gaua Bilarreko pilotalekuan eman ondoren, Lagraneko kanpalekura eramango dituzte gaur Pleyades taldeko eskaut taldeko neska-mutilak.

Atzo arratsaldean ebakuatu behar izan zituen Ertzaintzak 28 gazteak. Zehazki, 15:30ean, larrialdi zerbitzuei abisua eman zieten, Herrera mendatean ekaitz batek harrapatu ondoren. Begiraleekin batera txango bat egitera irten zirela, eta ekaitz baten erdian, babesik gabe eta beldurtuta zeudela jakinarazi zieten larrialdi zerbitzukoei. Ibilgailuetan eraman zituzten, Bilarrera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago