Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroen XXXVII. edizioaren barruan, asteazkenean, ikastaro bat egingo dute Guardian, Mahasti historikoaren defentsa, gure nortasunaren defentsa izenburuarekin, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak antolatuta, HAZI Fundazioaren laguntzarekin.
Ikastaroan, mahasti zaharreko azalera mantendu, kontserbatu eta lehengoratzearen onurak aztertuko dituzte. Gainera, Arabako Errioxako ardoetarako marketin estrategia bat lantzeari buruz egiten ari den lanaren behin-behineko emaitzak partekatzeko baliatuko dute jardunaldia.