Guztira, 275.000 euroko partida aurreikusi du Aldundiak Arabako Errioxako mahasti zaharrak zaintzeko. Nekazaritza ustiategi bakoitzeko, gehienez, lau mila euroko diru-laguntza eskatu ahal izango da.
Laguntza horien bidez mahasti zaharrak mantendu nahi dira, "Arabako Errioxak berezko duen paisaia tradizionalaren eta berezko dituen nekazaritza sistemaren oinarrizko zatia direlako". Gainera, bermatu nahi da "goi mailako kalitateko ekoizpen berezitua" egiten eta garatzen dela, "eskualde honetan betidanik egin izan den bezala".
Mahasti zaharrak Arabako Errioxako ekoizpen multzoaren oinarrizko zati bat dira, eta neurri handi batean Errioxa jatorrizko deiturako gainerako produktuetatik bereizten ditu. "Mahasti zaharrak natura eta ekoizpen balio handiko nekazaritza sistemak dira, baita material genetikoaren gordailua ere. Oso presente daude eskualdean, eta oso ondo egokitzen dira natura eta klima baldintza txarrei, eta horrek balio handia dauka, Arabako mahastia mantenduko dela eta etorkizunean garatuko dela ahalbidetu eta bermatzen duelako". Halaber, mahasti horiek oso garrantzitsuak dira kalitate bereziko ardoak egiteko.