Bastidako Manuel Quintano mahastizainari omenduko dute

Erredakzioa 2018ko eka. 8a, 11:06
Quintanoren omenaldia aurkezteko ekitaldia egin dute Bastidan. / Quintas

Elizgizon eta mahastizaina omenduko dute Bastidan, eskualde osora hedatutako ardo tekniken ekarpenagatik.

Jardunaldiak igande honetan hasiko dira, Upategiak kale-kalean ekitaldiarekin. Bastidak Manuel Quintanoren jaiotzaren berrehungarren urteurrena bete dela eta, agenda ekitaldiz beteko du, mahastizaintza-ardogintzako sektorearen garapenean izan zuen eragin handia nabarmentzeko; Bordeletik ardoa egiteko teknikak ekarri zituen Arabako Errioxara.

Ekainaren 10eko ekitaldietan, Quintano herriko seme kutun izendatuko dute eta Euskal Herriaren Adiskideen Elkartearen ordezkapenean Amelia Baldeon eta Juan Bautista Mendizabal izango dira pregoilariak. 

Ekainaren 16an, Bastida Literatur jardunaldia ixteko, literatura eta arabar idazleak sustatzeko literatur ekitaldia, ekitaldia egingo dute Quintano Oinetxean.

Ekainaren 23an, Jasokundearen elizan Organo Kontzertua emango du Alazne Mendizabalek, Manuel Quintanoren garaiko obrak interpretatuz.

Hurrengo egunean, Andra Mari abesbatzak mesa nagusian parte hartzeaz gain, kontzertu bat emango du Quintanoren gaineko iruzkinekin osatuta. Arratsaldean, Quintano Oinetxetik abiatuta Bake plazara bidean, mikro-antzerki bat antolatu dute Sapo Producciones-en ekoizpenarekin; Manuel Quintanoren pertsonaia interpretatuko dute.

Ekitaldiak udazkeneraino luzatuko dira, urriaren 13ra arte. Hainbat ekitaldirekin emango diote amaiera ekinaldiari; mahatsa biltzeko garaiarekin bat eginez, Quintano-Bastida lehenengo pintura lehiaketarako deialdia egingo dute eta eskualdeko gaien inguruko hitzaldiak ere izango dira, besteak beste.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide