El Drogas, Kaotiko, Zea Mays eta Gatibu izango dira Lapuebla Rock jaialdian

El Drogas izango da, besteak beste, Lapuebla Rock Festen.

Lapuebla Rockaren kartela itxi dute. El Drogas, Kaotiko, Zea Mays, Planeta Def, Tobogan, Riot Propaganda, Gatibu, Doctor Deseo, Eskorbuto, Flitter eta Eh Mertxe! taldeak izango dira ekainaren 29an eta 30ean Lapuebla de Labarcan.

Ekainaren 29an El Drogas, Kaotiko, Zea Mays, Planeta Def eta Tobogan taldeek joko dute. 30ean, berriz, Riot Propaganda, Gatibu, Doctor Deseo, Eskorbuto, Flitter eta EH! Mertxe taldeen aukera izango da. Iazko estreinaldiaren arrakastari helduta, bigarren edizio hau antolatzea erabaki du Lapuebla Rock Fest jaialdiko sustatzaileak, Errioxako Panpano enpresak.

Iaz, eguraldi nahasia egin zuen arren, ehunka musikazale bildu zituen hitzorduak. Arabako Errioxako jaialdi gazteak Gasteizko Azkenaren lekukoa hartuko du bigarren aldiz, eskualdeko eta inguruko rock, rap, reggae eta ska zaleen egutegian finkatzeko xedez.

Sarrerak dagoeneko salgai jarri dituzte. 23 euro balio du egun bakoitzeko sarrerak, eta 35 euro bi egunekoa.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide