Arabako Errioxako oliba olioaren jaia egingo dute asteburuan

Mirian Biteri 2018ko mar. 16a, 09:26

Larunbatean, hilak 17, Oionen izango da jaia; eta igandean, berriz, Moredan.

Horra hor prestatutako egitarau zabala:

Larunbata, Oionen:

  • Goiz osoan zehar, Oiongo Trujal Amazaran bisitatu ahalko da, ate irekien bidez.
  • 12:00: Arabako Errioxako oliba olio birjina estraz igurtzitako ogi-xerren probatzea.
  • 12:30: Trikitilariak.
  • 13:00: Arabako Errioxako oliodun pintxoen lehiaketa tabernetan.
  • 19:00: Olio-probatzea udaletxeko sotoan. Leku kopurua mugatua. Hector Erasok emango du. Kostua: bi euro.
  • 19:00: Diskoteka mugikorra.
  • 20:00: Pintxo lehiaketaren sari banaketa.

Igandea, Moreda:

  • Goizean zehar, produktu azoka, argazki lehiaketa eta erakusketa udaletxeko baxuetan, La Eguidad olio-errotara bisita eta koipez igurtzitako ogi-xerren dastatzea.
  • 11:00: Erretan txistu taldearen emanaldia.
  • 12:00: 2017ko olioaren aurkezpena eta ohorezko sariaren banaketa.
  • 13:00: Electro Txaranga.
  • 13:00: Paella dastatzea eta dastamenaren laborategia.
  • 13:30: Olio dastatzea.
  • 14:30: Zure pisua oliotan zozketa solidarioa.
  • 14:30: Argazki lehiaketaren sari banaketa.
  • 16:00: Rumba Cubana eta Julen Beltzen kontzertua, eskola zaharretako lorategian.

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago