Arabako Lautada eta Erriberako Ebro bailararekin komunikatzen duen haitzarte baten sarreran, hain zuzen. Antso IV.a Gaztelakoak sortu zuen bertan Gatzaga Buradon hiribildua, 1264an, garrantzi geoestrategiko eta ekonomiko handia baitzuen.
Erregeak hirigutuna ema- teaz gain, harresia eraiki zuen, Nafarroa eta Gaztela arteko muga babesteko. Herriko harresiek zutik diraute ia osorik, 2011n egin zuten birgaitzeari esker; eta oraindik han daude sartzeko erabiltzen diren bi ate ederrak, Kale Nagusiaren mutur bietan, Goiko Hiribilduaren Portalea eta Beheko Hiribilduaren Portalea.
Harresiarekin batera, Sarmientotarren dorreak ere iraun du zutik; XIV. mendekoa da, herriaren babeserako eraiki zuten, eta egun hutsik dago barrutik. Jatorrizko dorre hori biltzen du Oñatiko Kondeen jauregi errenazentistak. XVI. mendean eraiki zuen Iñigo Belez de Gebara Gatzagako Buradongo jaunak eta ezkontzaz Oñatiko kondeak, harresiaren mendebaldean.
Eraikin historiko nagusiekin batera, kaleetan barrena hainbat etxe ikusgarri aurki daitezke, adreiluzko, pezozko edo egurrezko egiturak erabiliz egin zituztenak: Santa Anako ospitalea, esate baterako. Buradongo iturri gaziak aberastasuna ekarri zion herri osoari, eta etxeen eraikuntza ka- litatean antzeman daiteke hori.
Gatzagak X. mendetik ustiatzen zituzten bertako biztanleek, baina XIX. mendearen hasieran lanbidea abandonatu zuten, eta horrekin batera etorri zen herriaren garrantziaren gainbehera. Hala, 1974 urtean, udalerria izateari utzi zion Gatzaga Buradonek eta Bastidako kontzejua bihurtu zen. Iturri gazia herriaren ondoan dago, harresien azpian, eta kontserba enpresa batek erabiltze du gesala egiteko.
2003ko otsailaren 4an,Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen hirigune historikoa, monumentu multzo sailkapenarekin.
Fitxa:
Kuadrilla: Arabako Errioxa.
Udalerria: Bastida.
Biztanleak: 106 (Eustaten 2017ko datuen arabera).
Bitxikeria: Arabako Errioxako herri bakarra da Toloñoko mendilerroaren iparraldeko aldean kokatuta dagoena.