Larunbatean ardo berria dastatzeko aukera bikaina izango Lapuebla de Labarcan. Herriak Uztaberri Eguna hartuko du, eta hogei bat upeltegik ateak zabalduko dizkiete bisitariei, ardo berria dasta dezaten. Mikel Garaizabal enologoa izango da aurtengo pregoilaria. Goizeko 11:00etan hasi eta egun osoko egitaraua prestatu dute.