Gaur goizean, pertsona bat hil da Guardian bi autok talka egin ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Istripua goizeko 08:40etan gertatu da, A-124 errepidean, 76 kilometroan, Logroñoko norabidean. Bi autok aurrez aurre talka egin dute, eta pertsona bat autoetako baten barruan harrapatuta geratu da, eta larrialdi zerbitzuek ezin izan dute bizirik atera.