Herriko jaien atarian egonda ere, jaioterria atzean utzi eta etxetik alde egin behar izan dutenak gogoan hartu dituzte Bastidan. Iragan asteazkenean osatu zuten errealitate gordin horren inguruko murala, Ikastolaren alboan. Helduek zein gazteek parte hartu zuten ekimenean.
Irudiarekin batera, honako mezua ipini dute: "Pertsonek munduan zehar mugimendu korronte infinitua sortzen dugu eta lekuz aldatzen gara arrazoi desberdinengatik. Arabar Errioxara ongietorria ematen diogu jende orori, joan-etorria betidanik errealitatea izan baita".
Herriko Kultur Etxean, bestalde, errefuxiatuen alde egindako arte lanen erakusketa jarri dute. Abuztuaren 13ra arte izango da ikusgai "Errefuxiarte" izeneko erakusketa.
Abuztuaren 9an, azkenik, gaiari buruzko dokumentala emango dute Kultur Etxean. 20:00etan izango da emanaldia, eta, ondoren, iheslarien egoeraren inguruko hitzaldia ere izango da