Udarako planak, Araban

Guardiako biotopo babestua

Mirian Biteri 2017ko uzt. 26a, 12:33

Arabako Errioxaren bihotzean dago biotopo babestua, Guardia herritik gertu.

Lau urmael hartzen dituen multzo hau interes handikoa da, geologiaren ikuspegitik zein floraren eta faunaren ikuspuntutik. Gainera, ezaugarri bereziak ditu, eta horregatik izendatu zuten biotopo babestua. Carravalseca eta Carralogroño izeneko aintzirek, esaterako, irudi bitxia eskaintzen dute uda partean: gatzaren zarakarrak zuritutako sakonune lehor eta lauak topatuko dituzte bisitariek bi urmael horietan. Musco izenekoa lehortuta dago, bertako lurrak laborantzan erabili zituztelako garai batean. Dena dela, urmaela berreskuratzeko lanean dabiltza gaur egun. Paulgo Praoko antzira, berriz, ez da berez sortutakoa; erreka batetik datorren ura erabili zuten urtegi txiki hori egiteko.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago