Udarako planak, Araban

La Hoya, Burdin Aroko herrixka

Mirian Biteri 2017ko uzt. 26a, 12:33

Euskal Herriko aztarnategirik garrantzitsuenetakoa da Guardiako La Hoyakoa.

XX. mendearen azken laurdenean egindako lehengoratze lanei esker, K.a. 1200 eta K.a. 250 artean bertan bizi izan ziren pertsonen bizimoduak eta antolamendua ezagutu daitezke. Bisitak bi aukera ematen ditu. Alde batetik, aztarnategian barrena ibili daiteke, kale, plaza eta etxadiak ikusteko. Eta, bestetik, ondoko interpretazio zentroan herrixkak II. Burdin Aroan zuen itxuraren maketa ikus daiteke, baita beren etxeen erreprodukzioa ere, benetako tamainan. Barruan gela guztiak eta aztarnategian topatutako objektuak daude ikusgai. Honako ordutegia dute uda partean: asteartetik ostiralera bitartean, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara; eta larunbatetan, igandetan eta jaiegunetan, 11:00etatik 15:00etara bitartean. Dohainik da sarrera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago