Udaberri honetan Altxa kopla hori egitasmoa martxan ipini du Arabako Bertsozale Elkarteak. Bertsolariek kopla doinuetan kantatuko dute. Arabako 28 bertsolarik, 6 gai jartzailek eta tokian tokiko bina musikarik parte hartuko dute. Kopla sortak ekoizteko tailerrak ere antolatuko dira hainbat herritan.
Oiongo saioan Oihane Perea, Ruben Sanchez, Aitor Ugarte, Felipe Zelaieta bertsolariak izango dira eta gai jartzaile lanak egingo ditu Oier Suarezek
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.