Aurki bideratuko du Lakuak Arabako Mahastiak sor markaren eskaria

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2017ko api. 26a, 10:09
Arabako Mahastiak sortzeko ekimena hartu dute Errioxako 40 upategik. PHOT.OK

Aldundiaren eta Haziren aldeko txostena jaso du Arabako Mahastiak sortzeko proposamenak.

Arabako Errioxako Upategien Elkarteak (ABRA) Eusko Jaurlaritzaren aurrean aurkeztu du jada Arabako Mahastiak sor-marka eratzeko dokumentazio ofizial guztia, eta honezkero uda baino lehen sor-marka berria eratzeko tramitazio ofiziala hasiko da. Izan ere, Garapen Ekonomiko eta Azpiegituren sailak adierazi du bi hilabeteko epean askoz jota tramitera onartuko duela eskaera, eta Espainiako Aldizkarian argitaratuko dutela. Ondoren alegazioak egiteko bi hilabeteko epea zabalduko dute.

Jaurlaritzan dokumentazioa aurkeztu baino lehen Arabako Aldundiaren eta Haziren aldeko txostenak jaso ditu ABRAren proposamenak.  Prozesu horretan hainbat zuzenketa egin behar izan dituzte mahastizaleek, teknikoek lau alderditan sakontzeko eskatu baitzieten: Errioxako sor-markarekin duten desberdintasunaren inguruan; Arabako Errioxaren berezitasun naturalak azpimarratzeko orduan; proposatzen dituzten hamabi ardo mota argitzeko atalean, eta sor-markak lurraldearekin duen  harremana azaltzeko atalean.Araban ekoiztutako ardoa babesteko proposamena ondo justifikatuta egotea bilatzen zuten Aldundiko teknikoek.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide