Berasaluze eta Mendizabal, biharko pilotarien artean

Mirian Biteri 2016ko urr. 11a, 12:47

Pilotarien bisitekin eskolaz kanpoko eremuan euskararen erabilera bultzatu nahi dute Arabako Errioxako Kuadrillak eta Arabako Pilota Federazioak.

Kuadrillako Euskara Zerbitzuak eta Arabako Pilota Federazioak elkarlanean dihardute eskualdeko Lehen Hezkuntzako ikasleen artean pilota sustatzeko. Gaztetxoak Arabako Errioxako pilota eskoletan izena ematera anima daitezen ikasgeletan kirol jarduera hori ezagutu dute, historia eta hiztegi berezia barne; eta ikasgelan egindako lanari jarraipena emateko, Pablo Berasaluze eta Aitor Mendizabalen bisita izan zuten pasa den urriaren 4an eta 5ean. Hain justu, beraiekin hitz eginteko aukera izan zuten ikasleek galderak eginez, oroigarri moduan argazkiak ateraz, eta, pilotariekin frontoian jolastuz.

Hirugarrenez

Ez da lehenengo aldia horrelakorik egiten dela. Hirugarren edizio honetan, Bastidako ikastetxeetan, Lapueblako Assa ikastolan, Guardiako Victor Tapia eskolan, eta, Oiongo San Bizente ikastolan eta Ramiro de Maeztu eskolan egin da programa.

Bastidan, Guardian, Lapueblan, Ekoran eta Oionen daude gaur egun pilota eskolak. Entrenamenduez gain, eskualdeko eskoletako lagunarteko topaketetan parte hartzen dute umeek, eta Arabako txapelketetan ere jokatzen dute.    

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide