Euskara Zerbitzuaren eskutik, badator Arabako Errioxako Zinemaldia! Abuztuaren 25etik irailaren 3ra. Bi astez, ostegun, ostiral eta larunbatetan euskarazko hainbat film eta dokumental izango ditugu ikusgai.
ENERGIA TRANTSIZIOAK: PIZTU ALDAKETA!, “Egungo energia eredua ekologikoki jasangaitza eta sozialki bidegabea da. Baina badira munduan zehar honen aurka borrokatzen eta alternatibak martxan jartzen ari diren pertsonak eta taldeak. Ondoren Fracking EzLeza taldeko kideen aurkezpena izango dugu.
Antolatzailea: Arabar Errioxako Euskara Zerbitzua
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.