Arabako Mahastiak sor marka errealitate izan dadin elkarlana eskatu du EH Bilduk

Erredakzioa 2016ko uzt. 22a, 11:08

Eltziegoko mahastiak. / M. Biteri

Arabako 40 upategik "Arabako Mahastiak-Viñedos de Álava" izeneko sor marka propioa izateko hartutako erabakia txalotu du EH Bilduk, "eredu propio bat bultzatzeak Arabako ardogintzaren etorkizuna bermatzen duelako".

Koalizio abertzalearen aburuz, kantitatea lehenesten du gaur egun Errioxako DOC-ek, eta "kalitatea " izan behar da lehentasun: "Arabako ardoen kalitatea eta upategi txiki eta ertainak irautea izan behar dira helburu".
 
Ildo honetan, "inplikatuta dauden instituzioei" dei egin die EH Bilduk, upategi hauei elkarlana eskaintzeko. "Giza eta lege baliabideak eskaini behar dizkiete marka hau errealitate izan dadin ahalik eta denborarik laburrenean", ohartarazi die Kike Fdez. de Pinedo bozeramaileak Arabako Aldundia eta Eusko Jaurlaritzari. Hala, Ardoaren Mahaia osatzeko galdegin die erakundeei eta aipatutako upategiei."Kalitatea, nortasuna eta berezitasuna bultzatzen dituen eredu produktibo bat bultzatu behar da".
 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago