Ana Blanca Fernandez eta Natxo Sanchezek zuzendutako Enrique Jardiel Poncelaren Un marido de ida y vuelta antzeztuko dute aurten hamar lagunek.
El Cerrillo elkarteak antolatutako ikuskizuna martxoan egitekoa zen, baina hainbat arazo tarteko, apirilera atzeratu behar izan dute. Denera, hiru emanaldi eskainiko dituzte: ostiralean eta larunbatean, 19:00etan; eta igandean, 18:00etan. Udaletxeko askotariko erabilerako aretoan izango dira.