Parke naturalen biltzarra egingo dute Guardian, ekainean

Erredakzioa 2016ko martxoaren 29a

Guardiako hezeguneak bisitatzeko aukera izango dute./ Nekatur.

Eremu babestuen gaineko biltzarrak 150 aditu eta teknikari bilduko ditu. Besteak beste, klima aldaketaren inguruko hitzaldia eta Guardiako hezeguneak ezagutzeko bisitaldia izango dituzte.

Arabako Aldundiak eta Europarc-ek antolatu duten biltzar honek Guardiako Villa Lucia zentroa izango du topaleku, ekainaren 7tik 10era bitartean. Arabako Errioxako txoko hau izango da hitzaldien, lan mahaien eta batzarren gune nagusia, ingurumenaren gaineko gai desberdinak jorratzeko. Inaugurazio hitzaldia, esate baterako, Alberto Garrido Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko nekazaritza politika eta ekonomiako katedradunak emango du, ura, nekazaritza eta biodibertsitatea ardatz izango dituen solasaldian.
 
Hitzaldiekin batera,  jardunaldi hauetan Guardiako hezeguneak edo Izkiko parke naturala bisitatzeko aukera izango dute. Irekita dago jada hauetan parte hartzeko epea. Biltzarrari buruzko argibide gehiago esteka honetan aurkitu daiteke:
 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago