Asa eta Bilar lotzen dituen errepidea hobetuko dute

Erredakzioa 2016ko mar. 15a, 17:33

4,7 milioi euro inbertituko ditu Aldundiak, 6,3 kilometroko errepide horretan segurtasuna eta erosotasuna handitzeko.

Arabako Foru Aldundiak 4,7 milioi euro inbertituko ditu Asa eta Bilarko herriak lotzen dituen A-3218 errepidea hobetzeko eta bide hori erabiltzen dutenei segurtasun eta erosotasun handiagoa emateko. Proiektu horrek jarraipena emango die joan den agintaldian Arabako Errioxako udalerriak komunikatzen dituen bide sarea hobetzeko egindako obrei.

Diputatuen Kontseiluak onartu du behin betiko Asa eta Bilar lotzen dituen A-3218 errepidearen plataformaren trazadura eta zabalkundea hobetzeko eraikitze proiektua. Gauzatzeko epea bi urtekoa izango da eta guztira, 4,7 milioi euroko aurrekontua izango du. Halaber, urtearen bigarren zatian seguruenik hasiko diren obrak lizitatzeko prozesua.

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide