Ebro ibaiko bidea egingo dute ehun lagun inguruk

Mirian Biteri 2016ko urt. 29a, 08:00

Irteera berria antolatu dute iganderako, urtarrilaren 31rako: Arabako Errioxa zeharkatzen duten Ebro errekako bide naturalaren edo GR-99 bezala ezagutzen den ibilaldiaren bigarren tartea egiteko asmoa dute; hain justu, Mañueta, Eltziego eta Lapuebla de Labarca herri artekoa. 

Arabako Errioxako kuadrillako teknikari Raul Gartziak jakinarazi du 20 kilometro inguruko ibilbidea dela, laua eta erraza; edozeinentzako aproposa. Bost ordu inguru beharko dituzte parte-hartzaileek hori egin ahal izateko. Gartziak, dena dela, gogorarazi du ez dela derrigorrezkoa ibilaldi osoa egitea.

08:15ean, Mañuetan

Izen-ematea dagoeneko itxita baldin badago ere,  ehun lagunetik gora eman dute izena, nahi duenak autoan ere joan ahal da. Izena eman ez dutenek Mañuetan dute hitzordua, 08:15ean; autobusean doazenek 08:00etan dute irteera Lapueblatik.
Ebro ibaiko bide naturalak hiru zatitan banatuta du Kuadrilla: Bastidakoa, Mañueta eta Lapuebla artekoa, eta Lapuebla eta Oion herriak lotzen dituena. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide