Araba izan da Covid-19 gaitzak gehien kolpatu duen lurraldeetako bat. Kutsatutako lehen kasua otsailaren 28an baieztatu zen Txagorritxu ospitalean, eta orduz geroztik igoera latza izan du.

Jarraian jasotzen dira koronabirusak Araban izan duen datuen bilakaeraren xehetasunak: guztira kutsatutako gaixoen kopurua, ospitalean artatuta daudenen zenbatekoa, eta egunez egun jaso den hildako kopurua ere.

 
 

 

Lurralde arteko alderaketa

Araban beste lurraldeetan baina lehenago hedatu zen gaitza, horregatik lehen egunetan  kutsatutakoen kopuruak gorakada nabarmena izan zuen. Asteek aurrera egin ahala beste lurraldeetan kasuak areagotu egin dira eta egoera parekatu egin da.

Jarraian jasotzen dira egunez egun Hego Euskal Herriko lurralde bakoitzean zenbatzen diren positibo berrien zenbatekoa.

 
 

Araba, biztanle kopuruari dagokionez, lurralde txikia izanik koronabirusak gaixotatuko kasuen zenbateko totalari dagokionez, ez da beste lurralde batzuetako mailara iristen. Aldiz, maila proportzionalean kopuru altuenetakoa izaten jarraitzen du.  

 

 

 

 

Mapak

Gasteizen positibo gehienak pilatzen diren bitartean, Arabako beste eskualde eta udalerri gehienen kasu positiboak jaso ditugu jarraian dituzuen mapa interaktibo hauetan. Osakidetzaren datu ofizialekin osatu ditugu, beraz, Trebiñuko datuak ez dira agertzen:

Gasteizko osasun eremuak

Arabako hiriburua koronabirusagatik kolpatuena bada ere, kutsatze-tasa ezberdina da Gasteizko auzo batetik bestera. Une honetan, Abetxuko, San Marin, Sansomendi, Gazalbide-Txagorritxu eta La Habana (El Pilar) dira osasun eremu kaltetuenak hirian.

Horretarako, 100.000 biztanleko kutsatze-tasa aztertu dugu ekonomia eta gizarte garapenerako Gaindegia behategiko Asier Otxoa de Retanaren laguntzarekin:

 
 

Ospitaleratzeak