⛅ EGURALDIA

Bozkatzerakoan, aterkia eskura

Juanma Gallego

JUANMA GALLEGO / ALEA

Orduek aurrera egin ahala goizeko hodeiek desagertzera joko dute, baina bereziki igandean euria egin dezake.

Lanbro eta lainoez esnatu da ostirala, bai eta hodeiekin ere. Egunaren lehen partean tarteka hodeitsu mantenduko da, baina arratsalderako garbitzera egingo du, hodei gutxiago geratuz. Egunaren erdian euri txikiren bat ere bota dezakeela dio Euskalmetek. Eolo aldakor ibiliko da, hauteskundeak datozela jakitun, baina hego osagaian geratuko da gehienetan. Termometroek 2 eta 14 gradu arteko alde termikoa erakutsiko dute Gasteizen.

Larunbatean arratsaldeko bezperako egoera mantenduko da, egunaren lehen partean zerua hodei gutxirekin mantenduz. Halere, arratsaldeak kontrako norabidea hartuko du, eta, apurka, hodeiak ugarituko dira gure zeruetan. Giro iluna igande osora luzatuko da, egun horretan hodeiak ugariak izango direlako, eta horiek, gauinera, ura askatuko bide dute. Alde termikoa antzera mantenduko da asteburuan, 4 / 15 eta 5 / 12 gradu arteko aldeekin.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago