Zerua hodeitsuekin jarraituko dugu, eta, gainera, noizean behinka zaparradak bota ditzake; alabaina, gauerako atertuko duela dio Euskalmetek. Eolo mendebal edo ipar-mendebaldetik ariko da, bizi, haizeguneetan bolada gogorrak har baditzake ere; arratsaldean indarra galduko du, ipar osagaian kokatuz. Hotza dezentekoa izango da orduaren arabera, Gasteizen 2 eta 11 gradu arteko tartea espero baitute. Elur kota 1300 metroren bueltan kokatuta egongo da.
Lanbroa eta lainoekin hasiko da eguna, eta zerua partez hodeitua mantenduko da, erdi eta goi mailako hodeiekin. Hegoaldeko haizea izango da nagusi, ahul-bizia. Hego haizeak ez du, ordea, asko berotuko, tenpetaturak oso antzera geratuko direlako, 2 eta 13 gradu arteko alde termikoan.
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.