Atzo baino dezente hodeitsuago egongo da gaurko zerua, eta bereziki egunaren hasieran zaparradak bota ditzake. Mendebaldeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin, baina eguerdi aldera ipar osagaia izango du. Elur kota 1100 metroren bueltan ibiliko da, eta Gasteizen tenperaturak 3 eta 10 gradu artean mugituko dira.
Antzeko agertokia ekarriko du ostegunak: zeru hodeitsuak nagusi, eta noizean behin zaparradak izango ditugu. Gauerako, ordea, atertzera egingo du. Haizeak zakar segituko du, mendebaldeko osagaiarekin gehienetan. Hotza mantenduko da, 2 eta 10 gradu arteko aldearekin.