⛅ EGURALDIA

Errealitatera bueltan

Juanma Gallego

JUANMA GALLEGO / ALEA

Hotza dator: elur kota 1200-1100 metrora jaitsiko da datozen orduetan. 

Atzoko menia pasata, gaur zeruak beste behin kolore grisa hartuko du, oso hodeitsu egongo baita. Are, egunaren amaieran euria egin dezake. Haizeak hegoaldeko edo hego-mendebaldeko osagaian segituko du, bolada gogorrekin. Tenperatura hotzak izango ditugu: Gasteizen 5 eta 11 gradu artekoan ibiliko dira, eta elur kota 1200 metroren bueltan kokatuko da.

Bezperako joera berdinean etorriko da asteazkenak, zeru hodeitsu eta zaparrada batzuk izateko aukerarekin, bereziki egunaren hasieran. Goizean hego haizea mantenduko bada ere, arratsaldearekin batera ipar-mendebaldeko osagaia finkatuko da. Elur kota 1100 metrora jaitsi daiteke, 4 eta 11 gradu arteko alde termikoa mantenduz-

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago