Goizeko lanbro eta lainoak altxatu ostean, aspaldiko partez, zerua hodei gutxirekin edo partez hodeitua egongo da. Egongo diren hodei apurrak, gainera, erdi edo goi mailakoak izango dira. Eolo hegoaldetik ariko da, ahul, eta azken orduetan baino ez da indartuko. Eguzkiaren eragina termometroetan islatuko da, 3 graduan hasita ere, 14 gradurainoko igoera ekarriko duelako astelehenak.
Biharkoa, ordea, bestelakoa izango da. Goizean goizeko lanbro eta lainoak errepikatuko dira, baina, horien ostean, zerua hodeitua geratuko da. Are, egunaren bigarren partean beste behin zaparradak izan ditzakegu, Euskalmeten arabera. Haizea hegoaldeko osagaian mantenduko da, baina oraingoan bolada gogorragoak izango ditu. Elur kota 1500 metroren bueltan kokatuko da, eta eguneko alde termikoa, berriz, 5 eta 10 gradu artean.
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.