Kanta Mitxel Elortzak konposatu du, eta Idoia Asurmendi nahiz Watson artistekin elkarlanean sortu dute, haurren parte hartzearekin. Musikaren bidez, "ume guztiek jolasteko, amets egiteko eta aske bizitzeko duten eskubidea" helarazi nahi dute.
Gerraren, genozidioaren, indarkeriaren, gosearen eta bidegabekeriaren erdian hazten ari diren haurrak dituzte gogoan, "beren etxea, familia, eskubideak eta etorkizunerako itxaropena galtzen ari direnak". Ekimenak herritarrak eta ikastetxeak gonbidatu ditu kanta zabaltzen laguntzera eta sare sozialetan bideoak igotzera, @gurehaurrakerebadira kontua aipatuz eta #HerrienArtekoElkartasuna nahiz #GureHaurrakEreBadira traolak erabiliz.