⛅ EGURALDIA

Gehiago bustitzeko joera

Juanma Gallego

JUANMA GALLEGO / ALEA

Haize indartsua mantenduko da, eta asteburuan zaparradak ohikoak izango dira.

Hodei eta ostarteekin jarraituko dugu ohiko lan asteari amaiera emateko. Azken egunetan ohikoa izan den bezala, haize bizia izango dugu, bolada gogorrak izango dituena. Mendebaldetik ariko da gehienetan. Tenperaturen tartea 8 eta 16 gradu artean ibiliko da Gasteizen.

Larunbatean zerua estalita mantenduko da, eta goizetik aurrera zaparradak egingo ditu. Baliteke gauean trumoi ekaitza izatea. Euskalmeten arabera, beste horrenbeste izango dugu igandean, zeru hodeitsuekin eta zaparrada txiki edo ertainak botatzeko aukerarekin. AEMETek, berriz, igandean Eguzkia ikusiko dugula dio. Bi egunetan haize bizi edo indartsua ibiliko da. Arlo termikoari dagokionez, igandean minimoak dezente jaitsiko dira: hurrenez hurren, 9 / 13 eta 5 / 14 gradu arteko tenperaturak izango ditugu asteburuan.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago