Urtarrilaren 27ra arte erakusgai egongo dira hilabete horietan frankistek egindako hilketen berri ematen duten "krimenaren frogak", erakusketarako aukeratutako tituluari jarraiki. Erakusketa bi aretotan banatuta dago. Lehen aretoan dokumentazioa jasota dago. Bigarrenean, hildako pertsonei lotutako objektu pertsonalak daude, garaiko giroa birsortzen duen gela baten bidez. Objektu eta agiri horien gaineko xehetasunak eman dituzte gaur Pepe Varela artxiboko zuzendariak eta erakusketaren komisario den Javier Gomez Calvo historialariak.