Euriarekin hasiko da eguna, baina ondoren atertzera egingo du, eta hodeiak eta ostarteak izango ditugu zeruan. Eolo hego-mendebaldetik ibiliko da, bizi, eta bolada gogorrekin. Tenperaturak beheranzko joeran sartuko dira, eta bezperarekiko aldaketa nabarmena izango da: 9 eta 13 gradu arteko alde termikoa izango dute Gasteizen.
Antzeko giroa ekarriko du ostegunak, hodei eta ostarteekin. Mendebaldeko eta hego-mendebaldeko haizea izango dugu, noizean behin bolada gogorrak izango dituena. Tenperaturetan ez da aldaketarik izango, Gasteizerako bezperan izandako alde termiko berdina iragarri baitute.
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.