⛅ EGURALDIA

Udazkena, bere horretan

Juanma Gallego

JUANMA GALLEGO / ALEA

Hodeiak izango ditugun arren, euria egiteko probabilitatea goizaldera mugatuko da Euskalmeten arabera.

Asteazkenak zeru oso hodeitsuak ekarriko dizkigu, noizean behin euria egiteko aukerarekin. Eolo hego-mendebaldetik ariko da, bizi, eta bolada gogorrekin. 14 eta 17 gradu arteko alde termikoa izango dugu termometroan.

Bezperan baino hodei gutxiago egongo dira, eta ostarteak ere ikusiko dira zeruan. Batez ere goizaldean euria egin dezake. Haizea osagai berdinean mantenduko da, hego-mendebaldetik ufa eginez; bizi ariko da, baina, oraingoan ere, bolada gogorrak hartzeko moduan egongo da. Minimoak dezente jaitsiko dira, eguneko alde termikoa 9 eta 14 gradu artean kokatuz.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.
 

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago