⛅ EGURALDIA

Hodeiek zeruko mihisea margotuko dute

Juanma Gallego

JUANMA GALLEGO / ALEA

Haize bolada gogorrek segida izango dute, baina tenperaturak epelduko dira.

Astearteak zeru hodeitsu edo oso hodeitsuekin jarraituko du, eta batez ere egunaren hasieran eta arratsaldean zaparrada txiki eta ertainak bota ditzake. Haize bolada gogorrak izango dira, batez ere egunaren lehenengo partean. Tenperaturak dezente igoko dira, Gasteizen alde termikoa 14 eta 19 gradu artekoan kokatuko baita.

Beste horrenbeste ekarriko du euskal aste zaharraren azken egunak: zerua hodeitsu mantenduko da, tarteka oso hodeitsu egongo delarik. Goizean euria egiteko aukera bere horretan egongo da, baina arratsalderako zertxobait argitzera egingo du. Eolo oraindik zakar mantenduko da, eta bereziki haizeguneetan bolada oso gogorrak har ditzake. Tenperaturak antzeko mailetan mantenduko dira, 14 eta 17 gradu artean.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.
 

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago