Goizean lanbroak sortuko dira, eta, ondoren, zerua tarteka hodeitsu geratuko da, erdi eta goi mailako hodeiekin. Noizean behin zaparrada txikiren bat egon daiteke, batez ere egunaren bigarren partean. Hego-mendebaldeko haize gogorra izango dugu, eta batez ere arratsaldetik aurrera bereziki zakarra izango da: haizeagatiko abisu horia eman dute 18:00etatik aurrera, 100 km/h-ko abiadura gaindi dezaketen haize boladekin. Hotza mantenduko da, 10 eta 13 gradu arteko aldearekin.
Antzeko giroa errepikatuko da asteartean, zeru hodeitsu edo oso hodeitsuekin, eta zaparradaren batekin edo besterekin. Haizeagatiko abisu horia bere horretan mantendu dute, gau osoan zehar eta goizeko bederatziak arte. Bezperan baino tenperatura altuagoak izando ditugu: Gasteizen 13 eta 19 gradu artekoak egongo dira.
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.