Hodei ugari izango ditugu, eta tarteka euria egingo du, eta arratsaldean bereziki indartsuak izan daitezke euriak. Haizea aldakor ibiliko da, batez ere hegoaldeko osagaian finkatuta. Tenperaturei dagokienez, Euskalmetek 10 eta 14 gradu arteko aldea iragarri du gaurkorako.
Udazken giroa asteburu osora luzatuko da. Orduen arabera, ostarte batzuk zabaldu daitezke zeruan, baina, oro har, euri txikiak izateko aukera egongo da bi egunetan, batez ere arratsaldez. Haizea nahiko zakar ibiliko da, hego-mendebaldetik bereziki, giroa are gehiago nahasiz. Hurrenez hurren, larunbat eta igandean 11 / 15 eta 10 / 13 gradu arteko alde termikoa izango dute Gasteizen.
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.