⛅ EGURALDIA

Blai egiteko moduan

Juanma Gallego

JUANMA GALLEGO / ALEA

Gaur zein biharkoa hodei askoko egunak izango dira, euri txiki eta ertainekin.

Zeru hodeitsuekin segituko dugu. Orduekin batera, ez du hobera egingo, eta arratsaldean estalita geratu daiteke. Zaparrada txiki edo ertainak egongo dira egunean zehar. Hegoaldeko haizea izango dugu, batez ere goizean bolada indartsuak izango dituena. Alde termikoari dagokionez, hiriburuan 11 eta 17 artean egongo dira.

Beste horrenbesterekin etorriko da ostirala: zaparrada txiki edo ertainak botako ditu, zeru oso hodeitsuekin. Haizeari dagokionez, norabide aldakorrekoa izango da, ahul eta tarte biziekin. Dezente hoztuko du, eta egun gehienean apenas aldatuko da termometroa: 9 eta 11 gradu artekoan baino ez da mugituko.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.
 

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago