Arratsaldean protagonista izan diren gizarte eragileek aldarrikapen desberdinez bete dituzte manifestazioko bazterrak, baina etxebizitza izan da protagonista nagusia, bere baitan biltzen baititu arazo horiek guztiak. Garbi utzi nahi izan dute herritarrek bizi duten larrialdiaren zama. Azaldu dutenez, etxebizitzaren "espekulazio basatiak" sakonki baldintzatzen ditu auzoen bizitza eta herritarren eguneroko baldintzak, etxebizitza izateko eskubidea oinarrizko beharra izatetik "negozio elementu" izatera igaro dela salatuz.
Egoera kritiko honi mugak jartzeko, auzo sareen eta sare komunitarioen artikulazioa aldarrikatu dute konponbide bakar gisa. "Inoiz baino beharrezkoagoa da gure komunitateak barnealdetik saretzea eta indartzea; izan ere, elkarrekin eta sarean soilik izango da posible egoerari aurre egitea zein herritarren artean elkar zaintza zehatza bermatzea". Aldarrikapenak oihartzun argi batekin amaitu du eguna: "Auzoak saretu, etxebizitza bermatu".
Argazkiak: EKAITZ ANDA
📢[GREBAREN JARRAIPENA] Milaka lagun bildu ditu arratsaldean Gasteizko manifestazioak, 'Etxebizitza eskubidea bermatzeko, espekulazioari ez!' lelopean https://t.co/o32S0kNQbc https://t.co/vWtFFLv9m7
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) November 11, 2026