GREBA OROKORRA

Azaroak 11, greba orokorra: Arabako deialdiak

Santsomendiko etxegabetzearen ostean Plaza Berrian egindako agerraldia.

Azaroaren 11n, asteazkenean, askotariko mobilizazioak, protestak eta ekimenak izango dira Araban: Gasteizen, auzoetan, Aiaraldean, Gorbeialdean, Lautadan, Arabako Errioxan, Mendialdean... Deialdi nagusiak bildu ditugu ALEAn.

ALEAko langileok bat egingo dugu deialdiarekin, eta greba orokorraren jarraipena egingo dugu Alea.eus webgunean eta sare sozialetan. Hauek dira egunean zehar deituta dauden ekimen nagusiak:

GASTEIZ

  • 05:00 Mercedesen piketea | ESK
  • 06:00 ALDIn (Kantauriko etorbidea) piketea | LAB
  • 07:00 Alokabiden kontzentrazioa | LAB-ESK
  • 07:00 Arriagako parkeko aparkaleakuan piketea | Etxebizitza Sindikatu Sozialista
  • 08:00 Martxoak 3 Plazan Maizterren asanblada + Gosaria | LAB
  • 08:30 Juan Arriaga zubitik (Pilarreko zubi morea) manifestazioak | ELA
  • 08:30 Sumendin gosaria
  • 08:30 Etxegorri auzo elkartean gosaria
  • 08:45 Kalejira zaratatsua Hala Bedi Tabernatik | Alde Zaharreko Greba Batzordea
  • 08:45 Enrique Eguren kalean auzo bateratzea 
  • 09:00 Judimendi auzotik ibilbide zaratatsua
  • 10:00 Amarika Plazan | LAB / ADANIA - ALQUILER SEGURO
  • 10:15  Errekaleorretik zutabea | Gehiengo sindikala + Etxebizitza Sindikatuak
  • 10:30 Diputaziotik zutabea | GKS, IAS
  • 10:30 Eusko Jaurlaritzatik zutabea | Gehiengo sindikala + Etxebizitza Sindikatuak
  • 11:00 Iparraldetik zutabea | Gehiengo sindikala + Etxebizitza Sindikatuak
  • 11:30 Olagibel 1 (Espainiako Gobernuaren Ordezkariordetza) manifestazioa | UGT + CCOO
  • 12:00 Bilbo plazatik manifestazioa | Gehiengo sindikala + Etxebizitza Sindikatuak
  • 13:30 Bazkaria Hala Bedi Tabernan | Alde Zaharreko Greba Batzordea
  • 14:30 Etxegorri auzo elkartean bazkaria
  • 17:00 Foru plazan agerraldia | "Auzoak saretu, etxebizitza bermatu" herri ekimena
  • 17:15  Virgen Blanca tabernaren izkinan. "Kedada transfeminista" manifestaziora joateko.
  • 18:00 Andre Maria Zuriaren plazatik manifestazioa

AIARALDEA

Aiaraldeko Greba Batzordeak hainbat deialdi zabaldu ditu egun osorako:

  • 05:15 Herri ekimenak, Laudion Latiorroko aparkalekuan eta Amurrion Telefonican.
  • 07:00 Eskualdeko martxa, Luiaondoko "Social" pareko autobus geltokitik.
  • 10:30 Kotxe kedada Gasteiza juteko, Laudion Latiorroko aparkalekuan, Amurrion Telefonican eta Urduñan Suhiltzaileetan.
  • 17:45  Laudioko tren geltokian Gazte Blokea.
  • 18:00 Eskualdeko manifestazioa Laudioko herriko plazatik.

ARAMAIO

  • 08:30 Frontoitik kotxe karabana
  • 10:30 Fontoian Gasteizera kotxe kedada
  • 14:00 Gaztetxean bazkaria
  • 17:45 Frontoian Arrasatera kotxe kedada

ARABAKO ERRIOXA

Bi deialdi nagusi izango dira Oionen:

  • 10:30 Herriko plazan manifestazioa
  • 17:30 Herriko plazan manifestazioa

GORBEIALDEA

  • 08:00 Izarra - Beheko iturri - Murgia - Gopegi kalejira zaratatsua
  • 09:30 Izarratik, Murgia, Gopegi kotxe karabana
  • 17:30 Murgiako institututik manifestazioa

LAUTADA

Goizaldetik hasiko dira deialdiak Agurainen.

  • 05:00 Galp gasolindegian piketea
  • 07:00 Aitxuri Elkartean gosaria
  • 08:00 Aniturri ikastetxean piketea
  • 09:00 San Juan plazan pikete-kalejira
  • 10:45 Portal del Reyn elkarretaratzea
  • 11:15  Gasteizera
  • 18:00 Santa Maria plazan eskualdeko mobilizazioa

MENDIALDEA

  • 18:30 Kanpezuko plazan elkarretaratzea

Hitzorduen zerrenda osatzen jarraitzen dugu. Bidali zure herriko deialdiak, argazkiak eta bestelako informazioa erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora edo Whatsapp bidez 645 66 86 02 telefono zenbakira.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago